Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Oinarri legalak

"MAHI-MAHI ESPERIENTZIA" ZOZKETA

OINARRI LEGALAK

1. Enpresa antolatzailea

Portuetxe  kalea 16, Blanca Vinuesa eraikina, 2. solairua, 4. ofi., 20018 Donostian egoitza duen Askora Plus SL,  B63940928 IFK zenbakia duena, Mahi-Mahi by Askora markaren jabea.

 

2. Parte hartzeko betebeharrak eta mekanika

Adinez nagusia den edozein pertsonak parte hartu dezake promozioan, irabazle suertatzekotan esperientzian lagun izango duen haurraren tutore legala den bitartean eta EAE edota Nafarroan bizitokia izanda.

Ezingo dute parte hartu enpresa antolatzailean lan egiten duten pertsonek.

 

3. Lurralde eremua eta promozioaren datak

Promozioa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan burutuko da.

Parte hartzea 2019ko urriaren 12an hasiko da 16:30etan eta 2019ko azaroaren 25ean amaitu, 12:30ean.

 

4. Promozioaren dinamika

Parte hartzaile bakoitzak www.mahimahibyaskora.com helbidean sartu beharko du eta bertan promozioari adierazpen jakina egiten dion banerra topatuko du, bertan sartu eta formularioa bete behar du parte hartzeko.

Parte hartzaileek behin bakarrik parte hartu dezakete eta horretarako 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte.

 5. Saria eta zozketaren data

Mahi-Mahi esperientzia bat bizitzeko 100 gonbidapen bikoitz zozketatuko ditugu (50 Bilborako eta 50 Donostiarako). Mahi-Mahi esperientziaren barruan elikagai ekologiko eta bertakoekin osatutako bazkaria, jolasak eta Go!azeneko bi aktoreen bisita sartuko da.

Gonbidapen bikoitzak adinen txikiko baten eta bere tutore legaletako baten bertaratze baimentze du.

2019ko azaroaren 26an goizeko 10:00etan gauzatuko da zozketa parte hartu duten pertsona guztien artean. Irabazleen aukeraketa ausazkoa izango da eta Sortea2 webgunearen bidez egingo da.

Behin zozketa eginda, irabazleei emailez jakinaraziko zaie, baita euren izenak promozio bera gauzatu den webgunean argitaratu, baita gure sare sozialetan ere. Komunikazio hauek zozketaren egunean bertan burutuko dira.

24 ordutan erantzunik jaso ezean, saria berriz ere parte hartzaileen artean zozketatuko da.

Askora Plus SLk parte hartzaile guztiei bidalitako mezuek inongo erantzunik jasotzen ez badute, saria hutsik geratuko da.

 

6. Irabazleen izenen argitaratzea 

Irabazle suertatzen diren pertsonek bere izen-abizenak promozioa gauzatzen den webgunean eta sare sozialetan publikatzea onartu eta baimentzen dute.

7. Jabitza intelektualaren eskubideak 

Askora Plus SL-k parte hartzaileek promozioa gauzatzeko beharrezkoak diren testuak erabiltzeko aukera izango du.

Promozioaren irabazleek Askora Plus SLri promozioari loturik argitaratutako testu eta ikus-entzunezkoen eskubideak lagatzen dizkiete, esklusibitatez eta inolako denbora edota lurralde mugarik gabe.

 

8. Iritzi eta iruzkinen argitaratzea

Promozioari loturik egiten diren argitalpenetan ez da inolako irain edota iruzkin desegokirik onartuko, pertsonen, pentsaeren, erlijioen, jatorrien edota edozein askatasunen kontra jotzen badu.

 

9. Arduren kargugabetzea

Askora Plus SL ez da promozioaren baitan hirugarren pertsonei loturik gerta daitezken galera, lapurketa, atzerapen edo bestelako arazoen arduradun egingo. Ezta irabazleak sariaren erabilera desegokia egiten badu.

Askora Plus SLk ez du beregain hartuko ezinbesteko arrazoien ondorioz promozioaren gauzatze osoa edo partzialaren galarazpena.

 

10. Datuen tratamendua

Azaldutako promozioaren dinamikaren bitartez eta aplikagarriak diren araudiak ezarriz, parte hartzaileen datuak Askora Plus SLk tratatuko ditu, promozio eta komunikazio komertzialen kudeaketa helburuarekin.

Promozio honen parte hartzaile guztiek euren datuen inguruko sarbide, zuzenketa, ezabatze edota portabilitate eskubideak gauzatu ditzakete helbide honetara gutun bat bidaliaz: Portuetxe kalea 16, Blanca Vinuesa Erainika, 2. solairua, ofi. 4, 20018 Donostia, edota helbide elektroniko honetara idatziz: askora@askora.com.

 

11. Oinarri legalen deposito eta modifikazioa

Askora Plus SL-k promozio hau edozein momentutan aldatu, zabaldu, zuzendu edo bertan behera uzteko eskubidea du, inolako notifikaziorik egin beharrik gabe.

 

12. Oinarrien onarpena

Promozioan parte hartzeak oinarri legalak bere osotasunean onartzea dakar.

 

Donostian, 2019ko irailaren 27an.