Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

PIRATAK HEGAZKINEAN

Adin tardea: 4-100

Partaideak: Familian.

Beharrezko materiala: karrozari zinta edo paretan arrastorik uzten ez duen zinta itsaskorra, papera eta rotulkiak. 

Jarraibideak: 

 Etxeko txoko batean sare bat sortuko dugu zinta itsasgarriarekin batera. Diana moduko bat sortuko dugu. Zulo handiz eta txikiz sortutako 10 zulo egingo ditugu. Zulo bakoitzak puntuaketa desberdina bat izango du. Puntuaketak itsasteko paper zati batean puntu desberdinak idatzita egingo dugu. 

Hegazkin azkarrak sortuko ditugu, hegan ederki egiten duten horietakoak. Zein da helburua? Hiru aukera erabiliaz ahal diren puntu gehienak lortzea. Bi metroko distantzia hartuz, gure hegazkinak bidaliko ditugu aurretik prestatutako sarera. Eta bertan pasatzen duen zuloko puntuak lortuko ditugu. 

Hiru aukera erabiliz, zenbat puntu lortu dituzu?

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •