Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

INGURUMENA ZAINDU, ZABORRA BILDU

Adin tartea: 4-100

Partaideak: familian

Beharrezko materiala: zaborra biltzeko poltsa

Jarraibideak: Tamalez ohikoa da kalera irten, mendian edo hondartzan paseoan ibili eta zaborra topatzea. Plastikoek, kristalek, metalek... urteak eta urteak behar dituzte desegin eta desagertzeko. Ez gara lurrera botatzen ditugun zaborrek naturan duten eraginaz kontziente izaten, baina itsasoan zabor uharteak sortu dira, gure mendiak zabortegi bilakatu dira.... Natura zaindu behar dugu eta hori guztion ardura da. Horregatik zabor bilketak egitea garrantzitsua da, baina egoera honetan ezin dira bilketa kolektiboak antolatu, Recicla Birziklatuko lagunek antolatzen dituzten bilketak bezalakoak. Honek gure ingurunetik zabor tonak kentzea laguntzen digu. Horregatik Recicla Birziklatuko lagunekin batera proposamen bat luzatzen dizuegu, zabor poltsa hartu eta zuen zabor bilketa propioa egitea. Zenbat zabor bilduko duzue? Ba al dakizue bildu duzuen gauza bakoitzak desagertzeko zenbat urte behar dituen?

 

Recicla Birziklatuk zabor bilketa ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar, baita ingurumenaren zaintzaren inguruan gizartea kontzientziatzeko hitzaldi eta bestelako ekimenak antolatu. Jarraian antolatu dituzten bilketa ekimenen argazkiak uzten dizkizuegu!

?

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •