Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

ETXEAN EGINDAKO FLASAK

Adin tartea: 3-100

Partaideak: familian

Beharrezko materiala: fruta, zuku-makina, izozteko poltsatsoak, ontzi bat, ura, gozagarria (aukeran).

Jarraibideak: Eguna freskatzeko fruta zuku naturalekin flaxak egingo ditugu. Horretarako zein fruta erabili nahi ditugun erabakiko dugu. Zapore zitrikoak nahi baditugu, laranja edota limoiak erabil ditzakegu. Zapore gozoa nahi izanez gero, udako frutak, meloia, angurria, melokotoiak... Eta ukitu tropikala izan dezaten, piña, mangoa edota kokoa!

Frutak aukeratuta, zukua egiten hasiko gara eta ondoren nahi ditugun zukuak elkarrekin nahastuko ditugu ontzi batean.

Flaxek duten izotz testura hori lortzeko, ura gehituko diogu. Geroz eta ur gehiago, geroz eta izotz argiagoa sortuko dugu. Gehienez %50 ur eta %50 zuku.

Likido guztiak ondo nahastu ditugunean, fruta zatitxoak ere gehitu ditzakegu.

Nahasketa prest dagoenean, izozteko poltsetan jarriko dugu eta hozkailuan sartu.

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •