Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Zuhaitz bat marraztu

«Jolastea kontu serioa da. Gaur egungo haurrak etorkizuneko helduak dira. Lagundu diezaiegun estereotipoez aske hazten; lagundu diezaiegun zentzumen guztiak garatzen; lagundu diezaiegun sentikorragoak izaten. Sormena duen haurra haur zoriontsua da». Bruno Munariren hitz horiek inspirazio-iturria dira guretzat, eta bultzatzen gaituzte egunero gure lana egitera, jarduerak diseinatzera eta errutinak sortzera, neurri handi batean, diseinatzaile italiar horrek hain bikainki esan zuena lortu ahal izateko.

Bruno Munari (Milan, 1907-1998) jakin-min handiko diseinatzailea izan zen. Eskultura, poesia eta pedagogia landu zituen, eta haurrentzako liburuak ere idatzi zituen. Bere bizitzaren azken etapan, batez ere didaktika, psikologia eta pedagogia jorratu zituen. Artean eta diseinuan oinarritutako hezkuntza baten alde egin zuen, haurtzaindegitik hasiko zena.

Japoniako kulturari buruz zuen ezagutzaren eraginez, Munarik «Zuhaitz bat marraztu» liburu bikaina argitaratu zuen. Lan horretan, hitz argi eta sinpleen bidez, azaltzen du zuhaitzak nolakoak diren eta nola marraztu behar diren. Liburu horrekin ezagutu eta ulertuko dugu zuhaitz bakoitza desberdina dela, baina, aldi berean, zuhaitz guztiek hainbat gauza partekatzen dituztela, aniztasunaren balioa azpimarratuz.

«Zuhaitz bat marraztu» liburua eta bertan hain modu bikainean proposatzen diren ikaskuntzak maite ditugunez, lantegi bat diseinatu dugu, dagoeneko Abusu Ikastolan eta Zubimusu Ikastolan egin duguna. «Zuhaitz bat marraztu» liburuko dinamiken bidez, jolastokian jakin-mina estimulatzen dugu, esploratuz eta ikasiz. Ariketa eraikitzaileak konbinatzen ditugu, bai banaka egin beharrekoak, bai taldean egin beharrekoak.

Lantegi horretan gozatzen dugunari buruz oraindik ere zalantzak badituzu... ikus itzazu honako argazki hauek!

Bitakorara itzuli