Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Tripulazio berriak

2018-19 ikasturtea Mahi-Mahi  ikastetxe berriak gehituz hasi dugu, Zornotzako Andrmari Ikastola eta Orioko Herri Ikastola. Duela hilabete batzuk hasi ginen ikastetxe hauekin elkarlanean, jantoki berriak diseinatuz. Irakastle, ikasle, begirale eta gurasoek parte hartutako dinamika ezberdinen bidez, jantoki hauek diseinatu genituen, guztion artean sortutako espazioak definituz. Behin bi ikastolen proiektuak definiturik, udako oporraldia jangelak berritu eta obrak egiteko baliatu dugu. Jantokien erreformarekin, espazioa jangela bizipen berrietara egokitu dugu, mahaikideen erosotasunean pentsatuz, hauek izan baitira proiektuaren oinarria.

Ikasturtearen hasierarekin batera, jantokiak martxan jartzeko unea iritsi zen. Ilusioz beterik bizitako momentua, bai jantoki berriak ezagutzeko gogoz zeuden ikasleek, zein jantoki berriaren harrera arrakastatsua bizi genuen MahiMahi lan taldeak, ikastolak barne.

Rol berriak barneratzeak eta dinamika berrietara ohitzeak bere denbora darama, baina adaptazio garaia igarota, jangelaz gozatzeko gunea iritsi da. Andramari eta Orioko tripulazioek jada eurenak egin dituzte jantokiak eta horrek indarrez betetzen gaitu, jantokiak bizi-bizi ikustearen zirrarak.

Bitakorara itzuli