Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Sorkuntza eta praktika lantegia kariokekin

Nork ez du noizbait kariokekin jolastu? Duela astebete, English School ikastetxeko ikasleek Zeelanda Berriko Maori tribuan jatorria duten malabarrak sortu eta gozatu ahal izan zituzten. Kariokak diseinatu, egin eta jolasteak abantailak eskaintzen ditu; hain zuzen, haurrek eskulanak eta ehundurak lantzeaz gainera, ariketa fisikoa egiten dute. Mugikortasuna, besoen eta hanken koordinazioa lantzen dituzte, eta erreflexuak zorroztu... motrizitatea hobetuz.

Lantegia jatorriaren eta abantailen azalpenarekin hasi zen, ondoren, arroza, puxikak eta begiztekin gure kariokak sortzeko.

Behin kariokak sortzeaz amaitu ondoren, kariokak erabiltzen hasi ginen. Hori da atalik dibertigarriena, guztiok ikusi baikenuen gure eskuekin sortutakoak erabilgarritasuna duela. Pixkanaka, gure trikimailuak hobetuz joan ginen, eta azkenean, bagenuen adituren bat edo beste gure artean!

Egitasmoaren arrakasta ikusita, espero dugu haurrek sortzen jarraituko dituztela, eta ziur gaude ezagutza lagungarria izango zaiela kontziente izateko ikaskuntza prozesuaz, trikimailu hobeak eskuratzen doazen heinean.

Gertutik jarraituko ditugu euren berrikuntzak!

Bitakorara itzuli