Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Sorkidetzarako eremua

Garatu eta ikasteko esperientziak sortzeko helburua beti buruan dugula, funtsezkoa da Mahi-Mahirentzat sorkidetza. Esperientzia bera bizi behar duten pertsonak dira hain zuzen ere ideiagintza saioetako protagonistak.
Sorkidetzak, parte hartzaileen artean loturak eta erlazioak indartzeaz gain, ideia berriak topatzeko giroa sortzen du. Inguru edo profil oso desberdinetako kideei hitza ematen zaienean inpaktu handiko ideiak eskuratzen dira, prozesu berritzaileentzat ezinbestekoak diren ideiak.

Esperientzia biziko duten parte hartzaileak prozesu guzti hau eskertu egiten dute, Mahi-Mahien kasuan hain zuzen ere, ikasle, irakasle, hezitzaile, patio eta sukaldeko langile eta gurasoek. Zehazki, sorkidetza lantzen den momentuetako bat ideiagintza Workshopa izaten da. Saio hauetara, lehen aipatutako pertsonetako batzuk gonbidatzen ditugu guztion artean gure ametsetako patio eta jantokia diseinatzeko.

Mahi-Mahi ekipoaren dinamizazioaren bidez ematen den fase zirraragarri honetan, Mahi-Mahi taldearen gidaritzapean parte hartzaile guztien ideiak jasotzen dira, etorkizunean gozatu nahi ditugun patio eta jantokiari forma emateko. Jasotako hausnarmenekin proiektu orokorra zehaztuko dugu, jantoki eta jolastokiaren esperientzia, dinamika eta espazio fisikoa eraldatzen dituena.

Ideiagintza fasean, diseinua zerbitzua jasotzen dutenentzat eta dutenekin burutzen da aldi berean. Lehenbiziko pauso hauek oso garrantzitsuak dira guztiontzat proiektu osoa ulertzeko eta zerbitzuak bakoitzak duen rolarengan konfiantza berritzeko.

Planteamendu honek gaur egungo Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietan inpaktu nabarmena izan du baita jantokian parte hartzen duten taldeetan ere. Ekipoak indartu egin dira, zerbitzuarekiko kalitate kontzientzia handiagoa dago eta modu transbertsalean pentsatu eta lan egiteko joera dago. Jantokiko eremua eta aisialdia ikastetxe bakoitzaren helburu pedagogikoekin lerrokatu dira, heziketari jarraipen bat emanez. Parte hartzaile guztiak ahaldundu egin dira ideia berriak garatu eta eskolako beste edozein aspektuetan parte hartzeko.

Gure bizitzako edo lan inguruko beste hainbat eremutan erabili daiteken tresna dela ikusi dugu, sorkidetza. Antolaera horizontalago, gardenago eta berritzaileago bat lortzeko baliagarria den lan egiteko modu hau geroz eta gehiago geureganatuz eta zabalduz goaz eta.

 

Bitakorara itzuli