Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Proiektua bere sentitzen duten lan-taldeak

Mahi-Mahi jantoki esperientzia eraldatzaile bat izanik, beharrezkoa da proiektuan sinesten duten lan-taldeak izatea gure jantokietan. Proiektuaren lehen pausotik jantokiko begiraleak, sukaldeko lan-taldea, zein patioko begiraleak proiektuaren parte dira, Mahi-Mahi jantoki eta esperientzia berriaren diseinuan parte hartzen dutelarik. Mahi-Mahi lan-taldeak proiektua bere sentitzea eta bere egitea oso garrantzitsua da, eurak dira eta haurrei esperientzia berri honetaz gozatzen laguntzearen arduradun.

Zerbitzua haurrei zuzendurik dagoen arren, gure filosofia, helburu eta balioek jantoki zein patioaren ekosistemak biltzen dituen pertsona guztiak kontuan hartzen dituzte. Garrantzitsua da Mahi-Mahi proiektuan lan egiten duten pertsonak ere zoriontsu sentitzea jantokian, esperientziaz gozatzea, eguerdiro haurrekin batera ondo pasa eta etengabe ikastea. Hori baita Mahi-Mahi lan-taldeen berezitasun handietako bat, etengabe ikasi eta proiektuarekin batera hazteko prest dauden pertsonez osaturik egotea.

Baliabide gehiago izateko eta gaitasun berriak lantzeko asmoz, formazio ezberdinak jasotzen dituzte: Lan-talde kudeaketa eta lidergoan formakuntza, Mahi-Mahi pedagogia eta lan-egiteko moduaren inguruko formakuntza, patioaren kudeaketa eta jolas hezitzaileen inguruko formakuntzak... Lan-taldearen ekintzailetza ere sustatzen dugu. Jantoki bakoitzak bere berezitasunak ditu eta eurek ezagutzen dute bere jantokia beste inork baino hobeto. Horregatik, lan-taldetik bertatik irteten diren proposamenenak oso garrantzitsuak dira guretzako, jantokiaren errealitatetik eta eguneroko lanetik eratorriak direlako. Menuan, jantokiaren dinamikan, patioaren programaketan... alor guztietan egiten dituzten proposamenak lantzen dira, jantokiaren funtzionamenduan integratzeko asmoz. Proposamen hauek aldaketa interesgarriak ekartzen baitituzte, jantokia eta esperientzia bera aberasten laguntzen digutenak.

Mahi-Mahi modu kolektiboan sortu, landu eta kudeatzen den proiektu bizia da eta jantoki bakoitzeko lan-taldeak berebizikoak dira jantoki eraldatzaile eta berritzaileen funtzionamendu egokia bermatzeko. Eskertzekoa da lan-taldeen inplikazio eta prestutasuna. Eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, egunero haurrei elikadura osasuntsu bat ziurtatu eta jantokian ongi pasa eta ikasten jarraitzeko aukera eskaintzeagatik.

Bitakorara itzuli