Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Profesional ezberdin bat zara? Egin bat gurekin!

Mahi-Mahi ikastetxe eta ikastolen eguerdiko aisialdi garaia kudeatzeko eredu berritzaile eta pedagogikoa dugu. Proiektu ezberdin batek, profesional ezberdinak behar ditu lanean, proiektuaren balioekin bat egiten duten pertsonak.

Irailera begira gure lantaldeak handitu behar ditugu eta horretarako etorkizuneko gizartea izango direnak balioetan eta ohitura osasuntsuetan hezi eta hazten lagundu nahi diguten pertsonen bila ari gara. Elikadura osasuntsuan, pertsonen gaitasunen garapenean, berdintasunean, hezkidetzan eta jolasaren hezkuntza balioan sinesten duten profesionalak.

Jantoki eta patioko Hezilagunak, sukaldariak, garbitzaileak, sukaldari laguntzaileak, autobuseko begiraleak…  Kolektibitateentzako zerbitzuetan eskarmentua baduzu eta Mahi-Mahi proiektuaren balioekin bat ba zatoz, eman izena gure lan-poltsan: izen-ematea

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •