Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Pedagogiaren garrantzia

Ikasketa zentroak gozatu, ikasi eta ondo pasatzeko eremua dira. Jantokia, ikasketa zentroaren parte izanik, ildo bera jarraitu behar du, osasuntsu jan eta eguerdiko atsedenaldia igarotzeaz gain, ikasten jarraitu eta haurren garapena lantzen duen gune bat izanez. Eta horretarako, behar beharrezkoa da jantokiak hezkuntza zentroaren plan pedagogikoarekin bat egitea.

Ikastetxe bakoitzaren plan pedagogikoak bere hezkuntza eredua osatzen duten helburu, metodologia, eduki eta ekintzak biltzen ditu. Hezkuntza zentro bakoitzak bere plan propioa du, besteengandik bereizten duena, bere ikasleei izaera jakin bat ematen diena.

Mahi-Mahi jantokiek badute bere metodologia propioa, jantokitik jantokira eraldatu egiten dena, gure balioak eskolaren balioekin lotuz. Horrela ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten jantokiak osatzen ditugu, haurrei klasean lantzen ari diren gaiei loturiko bizipenak eskainiaz jantokian, balio berak landuz eta sustatuz.

Esfortzuak batuz, emaitza hobeak lortzen ditugu, familiei balio handiagoko jantoki zerbitzu bat eskainiz. Ikastetxe bakoitzarekin batera eta zentroarentzako espresuki diseinatutako jantoki zerbitzua.

Bitakorara itzuli