Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Patioko erregea

Mahi-Mahiren magia ez da soilik jantokiko kontua, baita patiokoa ere. Bazkaldu ostean, haurrak patiora irteten dira eta beraiekin batera Mahi-Mahi karroa. Karroa atera orduko, patioaren epizentro bilakatzen da, bertan dauden materialak erabiltzeko gogotsu dauden haurrek inguratzen dutelarik.

Patio garaian talde ekintzetan zein banaka erabiltzeko materiala topatzen dute bertan aurrek. Patio batean ematen diren ohiko ekintzetatik pausu bat harago doan materiala. Haurrei ekintza berriak proposatuz eta patioko begiraleei bestelako ekintzak antolatzea ahalbidetzen dien materiala. Audio liburuak, esterak, eskulanak egiteko materiala, musika... aukera ugari dituzte eskuragai.

Sentipen eta egoera guztiak hartzen dira kontuan karroen diseinua egiterako garaian eta hori da taldeka zein bakarka goza daitezkeen materialak jartzearen arrazoia. Bazkal ostean lagunekin egon eta jolastu nahi dutenek, bakarrik eta lasai egoteko gogoa dutenek edo begiralearekin batera ekintza gidatu bat egin nahi dutenek, guztiek topatuko dute eurentzako egokia den proposamena karroan. Gure proiektuaren esperientzia pedagogikoaren parte da karroa, haurrei egoera eta bizipen berriak proposatzea helburu duena. Baloiak ahaztu eta irudimena, gogoeta, erlaxazioa eta beste alor asko lantzera gonbidatzen duena.

Karroari dagokionez, ikastetxe bakoitzarentzako neurrira egiten da. Non gorde behar den, zein erabilera eman behar zaioen eta beste faktore asko kontuan hartuta. Eta nola ez, jasangarriak diren materialekin eraikia. 

Haurrentzako pentsatua dagoen harren, ziur gaude heldu askok ere ederki pasako genukeela horrelako karro bat eskura izanda.

Bitakorara itzuli