Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Ongi Etorri ezagutza eta abenturen bidaira!

Iraila ilusioz eta zirraraz beteriko hilabetea da gurean beti. Jantokietara bueltan gara, sukaldeak berriz ere martxan eta guztiak berriz ere elkar ikusten dugu. Baina bidai berriak hasteko unea ere bada! Eta horrela izan da aurten San Ignacio de Loiola Jesuitak Ikastetxean.

Gure itsasontzi berriak Mahi-Mahi bidaia hasi du! Gogo beterik gainera! Jantoki berria ikusi, bakoitzaren ardurak ezagutu eta esperientzia berria bizitzeko. Eta egia esan hasieratik ziztu bizian joan da itsasontzia, guztiek betebeharrak gustura asko egiten ari baitira.Zapiak, erratzak, platerak... Bizi bizirik dago jantokia.

Eta Hezilagun eta sukalde taldea ere kemenez beterik dugu. Haize-oihalak gora, abentura berri honetan gogoz murgildu dira, kaitik urrunduz.

Mila esker San Ignacio de Loyola Jesuitak Ikastetxeko zuzendaritza eta lan-taldeari Mahi-Mahien jarritako konfiantzagatik, gure lantaldeari egiten ari den guztiagatik. Eta nola ez, familia eta ikasleei, orain gozatzen dugun jantokia diseinatzen laguntzeagatik.

Itsasoratu gara, baina oraindik irla ugari ditugu bidean, abenturaz eta ezagutzez beterikoak.

 

Bitakorara itzuli