Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Nondik dator gazta?

Elikadura osasungarri, orekatu eta anitz bat izateko oso garrantzitsua da osagaien eta elikagaien jatorria ere ezagutzea. Kontsumo arduratsuaren ardatzetako bat da produktuen elaborazio prozesuaren pausoak zeintzuk diren jakitea, baita ekoizleari buruzko informazioa jasotzea ere. Gaztaren kasuan gure inguruan baditugu hainbat artisau eta artzain produktua larretik salmentara kalitate altuena bermatuz eramaten dutenak. Produktu bakoitzari dagokion balorea emateko eta ahalik eta modu arduratsuenean kontsumatzeko beharrezkoa den informazioa da hain zuzen ere, produktuaren jatorria.

Informazio hau haurrei helarazteko, elikadura tailer berriei ekin diegu, non gaztaren prozesua azaltzen dugun. Amaia Zabaletak, Askorako kalitate departamenduko arduradunak, haurrei gaztaren ekoizpen prozesuari buruz hitz egiten die. Ondoren esnekiak nutrizio piramidean kokatzen laguntzen die ikasleei, euren eguneroko elikaduran duen pisua zein den ikus dezaten.

Prozesu eta produktuen nondik norakoak azaldu ondoren, gazta ezberdinak dastatzera gonbidatzen ditugu neska-mutilak, gazta bakoitzaren jatorriko esnea zein den asmatzera animatuz.

Bitakorara itzuli