Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Mahi-Mahi Etxean

COVID-19 birusaren eraginez hezkuntza zentroak itxi ziren martxoaren 12an  eta horrekin batera bertan behera geratu ziren  Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietako otordu eta ekintzak. Haurren hazkuntza, hezkuntza eta entretenimendua bere osotasunean etxean ematen ari den garai honetan, familiek inoiz baino  denbora gehiago eman dute elkarrekin. Haurren garapenean lagundu eta familiek elkarrekin gozatzen duten bitartean ikasten jarraitzeko baliabideak erraztu nahi izan dizkiegu.

Eta horri erantzun emateko Mahi-Mahi Etxean proiektua sortu dugu. Gure jantoki eta jolastokietan landu eta sustatzen ditugun balioetan oinarrituz, familiei egunero ekintza bat proposatuz. Ekintza hauen bitartez familian denbora gehiago partekatzea, gure egunerokotasunean ditugun gauzak gehiago baloratzea eta gure jakin-mina piztea dugu helburu, naturarekiko maitasuna, errespetua, talde-lana eta bestelako balioak lantzen ditugun bitartean. www.mahimahietxean.com helbidean topatuko dituzue ekintza guztiak, gure sareetan ere partekatuko ditugunak.

Konfinamendu garaian egunero ekintza bat proposatu diegu familiei, gure newsletterrera harpidetu diren pertsonei asteroko menu plangintza eta nutrizio aholkuak ere proposatuz. Jolastu eta ikastea bezain garrantzitsua baita osasuntsu jatea.

Deseskalada hasi den honetan, familiek kanpo espazioez eta naturaz gozatzeko aukera dutelarik, gure proposamenak astean behin bidaltzen ditugu orain. Asteburuan egiteko ekintza bereziak proposatuz, mundu alai eta hobeagoa egiten lagunduko diguten ekintzak.

Gure ekintza guztiak webguneko Etxean atalean topatuko dituzue, astero bertan ekintza berri bat igoko dugularik. Ekintza guztien berri izateko, harpidetu gure newsletterrera.

www.mahimahietxean.com

 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •