Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Mahi-Mahi “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzietan” saritua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman ditu Gipuzkoako enpresetako “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzien” sarituen izenak, Askora horietako bat delarik. Mahi-Mahi jantoki sistema berritzailearen pedagogiak bigarren saria eskuratu du, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan egiten duen lanketagatik.

Sari honek berdintasun eta parekidetasunaren alorrean lan egiten jarraitzeko kemen eta gogo gehiago ematen digu. Orain arte gure enpresak berdintasunaren inguruan hartutako neurriak eta egindako lanaren errekonozimendua.

Mahi-Mahi elikadura orekatu eta osasuntsua eskaintzeaz harago doan jantoki eredua da, ikasleen garapenean lagundu eta balioen inguruan kontzientzia sortzen duena, ikasleen autonomia eta burujabetza handituz. Gure jantokietan ez daude "mutilenak" diren gauzak, ezta "neska konturik", guztiak eskubide berak ditugu, baita ardurak ere. Berdintasuna sustatzen dugu eta berdintasuna ardatz duten ekintzak burutu. 

Zerbitzuaren diseinutik hasita, kudeaketatik pasata eta jantokien egunerokotasunaz arduratzen diren pertsonetaraino, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Mila esker zuen esfortzuagatik eta proiektuan irmo sinesteagatik. Eta esker bereziak gure bezeroei, hasieratik jantoki eredu berritzaile honetan sinesteagatik.

Mahi-Mahik jasotzen duen bigarren errekonozimendua da honakoa, 2017an "Service Desing Awards" sarietan finalista izan zelarik. Mahi-Mahi jantoki sistema martxan jarri genuenetik bi urte besterik ez dira pasa, eta errekonozimendu hauek bide onean goazela argi uzten digute.

Bitakorara itzuli