Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Komunikazio ez bortitza

Hitzez, keinuz, zein gure gorputzaren bitartez esaten eta adierazten dugunak osatzen du komunikazioa, hau izanik giza harremanen oinarri. Mahi-Mahi jantoki eta patioak elkarbizitza eta elkarlan eremuak izanik, etengabe komunikatzen gara. Komunikazio hau modu egoki eta eraginkorrean eman dadin, Komunikazio ez bortitza formazioa izan dugu Abusu, Andramari, Orio eta Zubimusu ikastoletako Mahi-Mahi lantaldeek. Jangela eta patioko esperientziak kontuan hartuta, elikadurarekin dugun harremana hobetu eta gure esku hartzeek duen eragina aztertu dugu saio hauetan. Errespetuzko komunikazioa eta bortizkeriarik gabeko harremana sustatzeko teknika desberdinak  jorratu ditugularik

 

Nerea Mendizabal Komunikazio Ez Bortitzean aditu eta formatzailea, psikopedagogoa, gizarte hezkuntzan diplomatua eta haur masajeko hezitzailearen eskutik jaso dugun formakuntza. “Elkarrekin Hazi” liburuaren idazlea da, gure garapen txokoaren parte den materiala, baita KEB Gida eta “Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa” aplikazioaren sortzailea ere.

 

Mahi-Mahi proiektuak formakuntza plan jarraitu bat du hau osatzen dugun profesional guztioi zuzendua. Etengabe gure gaitasunak hobetu eta bai pertsona zein profesional gisara garatzen eta hobetzen jarraitzea helburu duena. Haurrekin egiten dugu lan, eredu gara eta balio sozialak eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza sustatzea dugu ardura. Horregatik, beharrezkoa da gure helburuak betetzea ahalbidetuko diguten tresnak eskura izatea. Formazioen bidez ezagutzen ditugun tresnak.

Bitakorara itzuli