Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Kalitatezko elikadura

Beti esan ohi dugu Mahi-Mahi jantoki soil bat baino gehiago dela, garatzen, ikasten eta esperientzia berriak bizitzen laguntzen duen espazio bat dugu. Baina ezin dugu ahaztu zerbitzuaren oinarria zein den: elikadura.

Elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa eskaintzen dugu, menu orekatuak osatuz, haur bakoitzaren beharretara egokitzen direnak. Horretarako kalitatezko lehengaiak erabiltzen ditugu, produktu ekologiko edota bertakoa eskainiaz zerbitzu egunen %40ean. 

Menuen diseinu orekatutik, hauek egiteko aukeratzen diren produktu edo sukaldatzeko modura. Azken detailea ere zaintzen dugu elikadura osasuntsu, kalitatezko eta goxo bat bermatzeko. Horretarako gure hornitzaileen produktuen fitxa tekniko guztiak aztertzen ditugu, elikagaien dastaketak egin eta baita hornitzaileen instalazioak bisitatu ere.  

Jantokian bertan sukaldea izatearen aldekoak gara, momentuan ikastetxean bertan egindako jakiak zerbitzatzeko. Baina espazio kontuak direla eta eskola guztietan sukalde bat izatea posible ez dela ere ulertzen dugu, eta kasu horietan gure sukalde zentralean prestatzen ditugu menuak, ondoren ikastetxera garraiatzeko. Garraiatutako menu hauek zerbitzatzen diren egunean bertan prestatzen dira, mimoz sukaldatu, egoki enbasatu eta bazkalordurako eskolan entregatuz.

Gure nutrizionista arduratzen da ikastetxe guztietako menuak diseinatzeaz, hiruhilean behin familiei ematen zaizkien menuak, uneoro haurrek jango dutenaren berri izan dezaten. Menu hauetan alergeno guztiak aipatzen dira eta dieta berezien beharra duten haurrei, euren menu propioak prestatzen zaizkie, neurrira egindakoak euren mediku txostenak jarraituz. Familiek jasotako menuetan gainera, haurren elikadura osatzeko, afarian etxean zer jan proposatzen da ere. 

Haurrei euren garapenean laguntzeko lan egiten dugu, nutrizio alorretik hasita, hezkuntza garapeneraino. Horregatik bizi eta elikadura ohitura osasuntsuak sustatzen ditugu, elikagai berriak dastatzera gonbidatuz, beste kulturetako platerak eskainiaz eta elikagaiak sukaldatzeko modu berriak erakutsiz.

Bitakorara itzuli