Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Jolastuz ikasi

Hezkuntza zentroak ikasteko eta garatzeko espazioak izanik, bertan eskaintzen diren zerbitzuek ildo bera jorratu behar dute. Eguerdi garaian, jantoki zerbitzuaren garaian osasuntsu eta modu orekatuan elikatzeaz gain, ikasten jarraitzeko aukera ere badugu. Jantokia ez delako soilik jateko erabiltzen dugun aretoa, patioak ere jantokiaren parte dira, baita bazkaldu aurretik zein ostean eguerdi garaian ematen den aisialdi garaia ere.

Eguerdi garaiak eskolaren helburuekin bate gin dezan eta haurrek ahalik eta gehien goza dezaten, patio planak garatzen ditugu. Plan hauen bidez patioen estrukturaketa landu, espazioa antolatu eta bertan garatuko diren dinamiken metodologia eta tresnak lantzen ditugu. Helburua, gure patio planetan espazioa hezigarriagoak  bilakatzea da , besteak beste, jolas material desberdinak eta jolasteko modu eraldatzaileak sustatuz.  Jolasa bizitzaren oinarri da haurrentzat. Bizitzen duten errealitatea eta emozioak jolasaren bitartez interpretatzen dute, komunikazio tresna bilakatuz.

Metodologia ludikoetan oinarritzen gara plan horiek garatzeko, bizitzako baloreak ezagutu eta bizipenetik sentitzeko eta lantzeko  tresna bezala ulertzen ditugulako. Jolastuz ikasteko prestutasun handia izaten baitute ikasleek, baita hezitzaileak beraiek ere. Giro alai eta parte hartzaileak sortuz, kontziente zein inkontzienteki balore ezberdinak landu eta gaitasun berriak trebatzeko bide ezin hobea.

Patio planeen garapenarekin batera, material berrien horniketa ere lantzen dugu. Jolas berriak barneratuz ikastetxearen egunerokotasunean. Taldean jolasteko jolasak, talde txiki edota handietan jolastekoak, jolas kooperatiboak. Hauen bitartez lankidetza, elkartasuna, talde sustapena eta bestelako balio asko modu dibertigarri batean lantzen ditugu, oroimena, koordinazioa, estrategia, pazientzia, bizkortasuna edota sorkuntza bezalako gaitasunak trebatuz.

Zentzumen, abilezia eta gaitasun desberdinak lantzeko, abilezi desberdinei garrantzia ematen dioten jolasak txertatzen ditugu eta honela haur eta gazte guztientzat dibertigarriak egiten dira aisialdi tarteak.

Jolasak nahiz eta modu konkretu batean jolasteko pentsatua dauden, landu nahi ditugun gaietarako erabilgarri izan daitezen jolasteko modu berriak planteatzen ditugu, hori izanik gure metodologiaren desberdintasun handienetako bat. Guk gure metodologia alternatibotik, jolasak moldatu eta lehiakorrak direnak kooperatiboagoan bilakatzen ditugu.

Planen garapenaren ostean eta hau hezkuntza zentroko zuzendaritza zein pedagogia edo ikaskuntza planaren arduradun direnekin adostu eta landu ostean, jantoki zerbitzuko hezitzaileekin ere lantzen dugu. Patio planak egoki funtziona dezan eta hezitzaileek beharrezko baliabide eta tresna guztiak izan ditzaten, formazio saioak jasotzen dituzte eta bide osoan zehar jolas ludiko eraldatzaileetan aditua den lan talde bat dute bide lagun.

Bitakorara itzuli