Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Ikastetxeek eta familiek batera egiten al dugu aurrera hezkuntzan?

Ikastetxeek eta familiek seme-alaben elikadurari, zaintzari eta hezkuntzari dagokienez eskatzen dituzten premietara egokituko den jangela-eredu bat sortzea da Askoraren xedeetako bat, eta ikuspegi horretatik sortu zen, hain zuzen ere, Mahi-Mahi proiektua. Azken bi urteotan lau jangelatan txertatu dugu Mahi-Mahi, eta ikasleek ez ezik, familiek, jangeletako lantaldeek, irakasleek eta zuzendariek ere aktiboki hartu dute parte jangela horiek diseinatzeko prozesuan. Diseinu horren ondoriozko lau jangelek esentzia berbera dute, baina bakoitzak berezko ezaugarriak ere baditu eta, horregatik, bereziak dira denak, premia eta interes jakin batzuk asebetetzeko egin baitziren.

Mahi-Mahi proiektuak egindako bide “labur” baina bizi horretan, luzaz hitz egin dugu (eta hitz egiten jarraitzen dugu) familiekin eta ikastetxeekin, eta ikusi dugu galdera bat oso maiz egiten digutela eta, horregatik, ezinbestean hausnartu behar dugula horri buruz: ikastetxeek eta familiek batera egiten al dugu aurrera hezkuntzan?

Arazo horretan sakontzeko, Askorak EHUren Udako Ikastaro bat antolatu du; Donostiako Miramar Jauregian egingo da ikastaro hori irailaren 11n eta 12an, eta gai horretan adituak diren hainbat pertsona bilduko dira.

Informazio gehiago nahi duzue?

Kontsultatu programa hemen.

Eman izena hemen.

Bitakorara itzuli