Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Has dadila musika!

Musika bidelagun dugu bizitza guztian zehar. Abestiak entzuten ditugu pozik gaudenean eta triste gaudenean. Kirola egiten dugunean eta erlaxatu nahi dugunean. Zenbait abestik letra jartzen diote sentitzen dugunari, eta zenbait melodiak ez dute hitzik behar sentiarazteko. 

Denok ditugu abesti gogokoenak, ziur asko, urteekin aldatzen joan direnak. Baina, zeintzuk gustatzen zaizkigu gehien orain? Galdera hori bera egin genien English Schooleko ikasleei. 

Ingelesezko abesti gogokoena partekatzeko eskatu genien; hartara, erreprodukzio-zerrenda publiko bat sortzeko Spotifyn. Emaitza zoragarria da. Dozenaka abesti musika-estilo guztietako artistenak: Adele, Avicii, Beatles eta Green Day, besteak beste. 

Abesti gogokoenak partekatu zituzten guztien eskuzabaltasuna eskertzeko, POPCORNerra instalatu genuen, krispeta ekologikoen konoak banatzeko. 

Has dadila musika!

Kontsultatu erreprodukzio-zerrenda hemen

Bitakorara itzuli