Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Gure Lurra: ongizaterako orekaren bila

Geroz eta gehiago aduratzen gara osasuntsu jateaz, honek gure ongizatean duen eraginaren jabe garelako. Baina konturatzen al gara honek paradigma berri baten aurrera garamatzala? Hiri eta Landa guneen arteko erlazioak aldatu beharra al dago? Nondik dator jaten duguna? Zer behar du landak hiritik? eta hiriak landatik?

Elikadura joerak etengabe aldatzen eta garatzen ari diren honetan, argi dugu joera nagusia elikadura osasuntsua dela. Bio, eko, began... elikagaiek gure egunerokotasuna inbaditu dute, baona horrek gure jatorrizko kontsumo ohitura eta kultura gastronomikora bueltan eramango gaitu? Edo gure baserri eta errekurtso naturaletatik adentzen ari gara? Gai hauen eta beste askoren inguruan aritu gara solasean Oraitz Garcia, Aizpea Oihaneder,  Edurne Maiz, Gorka Rico eta Javier Riverorekin batera, elikadura eta gastronomia munduari loturiko profesional handiak. Guk baserriek duten garrantzia eta bertako produktuen kontsumoa sustatzearen garrantziaz hitz egin dugu, hori Mahi-Mahiren funtsean baitago. Gurean osasuntsu jatea ez da zaila, etxean bertan ditugu eta elikagai zoragarriak.

Gainera Jesus Calleja, Nel Cañedo edo Aitor Sanchez, Mi Dieta Cojeako nutrizionista ezaguna bezalako profesional handi eta inspiratzaileen hitzaldiak godatu ahal izan ditugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaro parte hartzera luzatutako gonbidapena eskertu nahi diogu, baita elikaduraz, jasangarritasunaz, elikadura subiranotasun eta osasunaz hitz egiteko foroak antolatzeagatik.

 

Bitakorara itzuli