Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Goazen abentura berri bat bizitzera!

Uda honetan jantoki oso berezi batean izan gara gure zerbitzua eskaintzen. Gure lehendabiziko Udako Mahi-Mahi jantokia, udaleku batzuen barruan, eta ez edozein udaleku... Dantza, kantu, abentura eta nola ez, menu osasungarrien artean eman ditugu udako egunak. Non? Basakabin! Non bestela? Euskal udaleku famatu hauek gure familien artean ezagunena den jantokia dute, azarotik aurrera ostiralero gure etxetik bisitatzeko aukera izango duguna.

EITBren telesail entzutetsuak Mahi-Mahi abenturarekin bat egin du eta horrek pozez zoratzen gaitu. Eta poz hori zuekin partekatzeko asmoz, Go!azenen aurrestreinaldietara gonbidatu nahi zaituztegu. Etortzeko interesa baduzue, gure sare sozialei adi ibili beharko duzu, bertan aurrestreinaldietarako sarrera bikoitzak lortzeko aukera izango duzu eta, bai BEC-erako zein Getxo eta Donostiarako. Familian bizitzeko abentura paregabe eta ahaztezina. Hori baita Mahi-Mahiren helburuetako bat, esperientzia berri eta zirraragarriak bizitzen laguntzea. 

Gurekin etorri nahi? Mahi-Mahi Facebook

Bitakorara itzuli