Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Generoa eta parekidetasuna landuz

Kirola mutilen kontua al da? Izan al daiteke emakume bat borrokalari profesionala?  Nork dio dantza egitea ez dela mutilen kontua? Zergatik daude neskentzako edo mutilentzako diren gauzak?

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira, genero ikuspegia eta parekidetasuna landu dugu Zornotzako Andra Mari Ikastolako jantokian. Mahi-Mahi jantokia izanik, elikadura osasuntsu bat eskaintzeaz gain, haurrekin esperientzia berrien bizipena eta balioen ikaskuntza lantzen da, Mahi-Mahi Akt programaren bitartez bazkalorduan ekintza ezberdinak antolatuz. Gaur generoaren konstrukzio soziala eta estereotipoak lantzeko tailer bat antolatu dugu jantokian. Eta gaiaren lanketa egiteko,  Maider Unda kirolari ohia gonbidatu dugu geurera.

Berdintasunaren bidean, historian zehar falta izan ditugun emakumezkoen erreferentziak ekarri nahi izan dira ikastolara, eta horregatik, euskal emakume erreferente bat gonbidatu dugu.  Maider Unda kirolari profesionala, artzaina, gaztagile saritua eta ama da, besteak beste. Borrokalari profesionala da, bere diziplinaz harago, bere ametsak eta nahiak betetzeko etengabe gizartearen estereotipo eta arauen kontra borrokatu duelako, arrakasta lortu arte.

Ikasleak adi aritu dira Maiderrek emandako itzaldi laburrean eta zenbait galdera ere egin dizkiote. Hitzaldia amaiturik, Maiderrek bere kirola gertuagotik ezagutzeko gonbidapena luzatu digu eta Ikastolako tatamian egon gara borroka libreko zenbait mugimendu ikasi eta lantzen.

Bitakorara itzuli