Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Garapen txokoa

Mahi-Mahi proiektu berritzaile eta bizia izaki, etengabe garatzen doa, eta berarekin batera bertan lan egiten dugun pertsona guztiak ere. Garapen horri gure jantoki eta patioetako egunerokotasunean lekua egiteko, "Garapen Txokoa" sortu dugu gure Mahi-Mahi zentroetan. Bertan hezilagun eta sukalde lantaldeko kideek jakintza berriak barneratu eta metodologia berrietan sakontzeko materiala topatuko dute. Helburua, gure formazio plan jarraituan urrats bat gehiago ematea da, proiektua hobetzen eta profesional bezala garatzen lagunduko diguten input etengabeak izanez.

Baina Mahi-Mahiren filosofia jarraituz, eremu bizi, kooperatibo eta parte hartzailea da Garapen Txokoa. Mahi-Mahi proiektuaren arduradun pedagogikoek liburu, aldizkari, artikulu eta bestelako materialez hornituko dute maiz, baina Mahi-Mahi zentroetako lantaldeetako kideek ere interesgarriak diren materialak partekatu ditzakete bertan euren artean. 

Garapen txokoaren bidez patioak dinamizatzeko ekintza berriak ezagutu, haurren garapena eta emozioen inguruko ezagutzetan sakondu eta gure helburu pedagogikoak lortzea ahalbidetuko diguten metodologiak aztertuko ditugu. Azken finean gure eguneroko lanerako erraz eta erosoago bilakatuko duten gakoak bilatuko ditugu.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •