Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuetako buruek 2015 urtean hartutako konpromisoak dira, pobreziarekin amaitzeko, planeta babesteko eta guztion oparotasuna ziurtatzeko. Helburu hauek datorren 15 urteotan, gobernu, enpresa eta gizartearen artean  bete beharko ditugun xede batzuk dituzte lotuta.

Mahi-Mahi proiektuan helburu hauetako batzuk berezkoak bezala ulertzen ditugu, batik bat osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna, herri eta komunitate jasangarriak eta produkzio nahiz kontsumo arduratsua.

GJH hauek zehazki ezartzeko Mahi-Mahi proiektuak datorren urteetan beteko dituen pausoak definitu egin dira. Konpromiso hauek pixkanaka hazi eta forma hartuz doaz, gure ingurua hobetuz. Gure haurrei zerbitzatzen diegun jakietatik hasten da, esperientzia dibertigarri zein hezigarri bat eskaintzetik pasaz. GJH hauen inguruko baloreak landuz jarraituko dugu jolas garaian edota ikasgeletako tailerretan, guztion artean etorkizun hobe eta jasangarriago bat lortu dezagun. Nazio Batuetako Garapenerako Programak aipatzen duen bezala, “hezkuntza motor boteretsu eta egiaztatuenetariko bat da garapen jasangarria bermatzeko”.

Bitakorara itzuli