Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Garaiko produktuen garrantzia

Elikadura ohitura osasuntsuak sustatzeko antolatzen ditugun ekintzen artean, garaiko produktuak lantzen ditugu. Produktu hauek gure menuetan eskaintzeaz gain, ikasleek produktu hauek kontsumitzearen zergatia eta hauen onurak ezagutzea beharrezkotzat jotzen dugu. Hori dela eta, The English Schooleko ikasleekin tailer bat egin dugu egun hauetan, garaiko produktuak landuz, udazkeneko produktuan hain zuzen ere. Lanketa modu dibertigarri batean egiteko eskulanak baliatu ditugu, paperezko barazki eta frutak eginez. Garai honetako produktuek udazken kolorea dutela konturatu ginen horrela, kasualitatea ote?

Udazkenean kolore marroi, laranja, hori edo berde ilunak dira nagusi jakietan. Baina zeintzuk dira udazkeneko jakiak? Jarraian zerrenda labur bat: Laranja, udarea, perretxikoak, aza, izokina, aranak, intxaurrak, gaztañak, kiwia, lekak, alberjinia, ziazerbak, batata,sardinak...

 

Bitakorara itzuli