Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Familiekin Mahi-Mahi ezagutuz

Ikastetxe edo ikastola batek Mahi-Mahi trantsizioari ekiten dionean, beharrezkoa da jantokiari lotutako komunitate guztia prozesu osoan inplikaturik egotea. Horregatik, ikastetxeko hezkuntza komunitateak, jantokiko taldeak, ikasleek eta familiek  bai diseinu prozesuan, zein ebaluazioan parte hartzen dute. Baina oso garrantzitsua da, halaber, ikastetxeko ekosistema osatzen duten pertsona guztiek jantoki-eredu berriari eta haren funtzionamenduari buruzko ezagutza osoa izatea, hau martxan jartzen den momentutik. 

Ikasleak, jantokiko eta patioko lantaldea osatzen duten pertsonak eta ikastetxeko edo ikastolako hezkuntza-komunitate osoa ikastetxean daude eta eguneroko funtzionamendua bertatik bertara bizi eta ezagutzen dute. Baina familien kasuan, hori desberdina da, beren seme-alabek kontatzen dietena bakarrik ezagutzen baitute, baita ikastetxeak unean uneko jakinarazpen bidez komunikatzen diena ere.

Gure ustez, ezinbestekoa da familiek euren seme-alabek eguerdian gozatzen dituzten espazio eta dinamikak ezagutzea. Horregatik, Jesuitak Ikastetxearekin batera, saio bat antolatu genuen, familia guztiak ikasturte hasieratik martxan dagoen zerbitzua eta hau gauzatzeko erabiltzen ditugun instalazio berriak ezagutzera gonbidatuz. Familien kezkak edo zalantzak ere ezagutu genituen, baita hilabete hauetan egindako lanari buruzko sentsazio positiboak ere. Saio parte hartzaile eta atsegina.

Bitakorara itzuli