Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Eta irailean zer?

2019-20 ikasturtea erabat ezberdina izan da eta ezin izan dugu elkar agurtu. Martxoaren 14tik aurrera Mahi-Mahi jantoki zerbitzua eta patioko ekintza eta programaketak bertan behera geratu ziren COVID-19 birusa dela eta. Egoera berri baten aurrean, etxetik ikasten, jantokirik gabe, autobusik gabe, lagunekin jolasteko aukerarik gabe. Bat bateko egoera ezezaguna.

Baina ikasturtea amaiturik, irailera begira gaude dagoeneko. Ikasturte hasieran egoera guztiz nolakoa izango den jakitea ezinezkoa zaigun arren, oraingoan denboraz joka dezakegu, egoerari aurre egiteko beharrezko neurri eta moldaketak planifikatuz. Eta horretan ari gara, 2020-21 ikasturtean Mahi-Mahi jantoki, patio ekintza, autobus zerbitzu baita zaintzak ere modu normalizatuenean eta segurtasun neurri guztiak betez eta bermatuz hasteko planak diseinatzen. Ikastetxe eta ikastola bakoitzarekin elkarlanean garatzen ari garen protokoloak, hezkuntza zentro bakoitzaren COVID-19aren aurkako plan orokorrekin bat egiten dutenak.

Mahi-Mahin, zorionez, lanaren zati handi bat aurreraturik dugu. Gure jantokiak ezberdinak dira, moldagarriak, zentro bakoitzaren beharretara egokitzeko diseinatzen baitira. Eta horrek malgutasun eta erraztasun ugari ematen dizkigu egoera berri honetara moldatzeko lanean:

- Txikiak, borobilak edo hexagonalak. Gure mahaiek talde txikiak egitea errazten digute, baita distantziak mantendu ahal izatea ere. 

- Ikasleak talde txikitan eta txandaka sartzen dira jantokira.

- Gure jantokietako haur eta nerabeak ohiturik daude egunero sartu aurretik eskuak garbitzera.

- Bazkaldu ondoren erabili duten eremua garbitu eta desinfektatzea jantokian egunero burutzen duten lana da.

- Tresna garbiak eta erabilitako mahai tresnak eta sortutako hondakinak bereizteko altzari banatuak eta zirkuituak gure edozein jantokitan topatuko dituzue.

Mahi-Mahi piratek osasun eta higiene neurriak oso barneratuak dituzte eta ardurak izatera ohituak daude. Arduratsuak, langileak eta autonomoak dira, beraz, azkar moldatuko dira jantokiaren neurri berrietara, guztien artean kutsadurak saihestu eta elkar babesteko lan eginez.

Irailean elkar ikusteko gogoz gaituzue. Musukoak jantzita, eskuak hidrogelean igurtziz, distantziak gordeta. Gure maitasun guztia zapata zapataren kontra kolpatuz agurtzean adieraziz.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •