Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Esperientziak modu kooperatiboan sortuz profesional lan-talde anitz batean

Egun guztiak dira bereziak gurean, baina ostegunak bereziki. Ostegunetan Mahi-Mahi eguna ospatzen dugu, bai elikadura zein bizipen aldetik egun berezia oso. Elikagai berriak dastatu, kultura berriak ezagutu, nazioarteko egunak ospatu, sukaldatzeko modu berriak ezagutu, zentzumenak landu edota plateren prestakuntzan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu ostegunero. Esperimentazioaren eta bizipenen bitartez ikaskuntza prozesua dibertigarriagoa eta aberasgarriagoa delako.

Eta esperientzia hauek diseinatzeko gure lan-taldeko profesional ezberdinak biltzen gara, esperientziek bere osotasunean zentzua izan eta ikasleei ahalik eta egokituenak izan daitezen. Sukaldariak, nutrizionistak, pedagogia adituak, jantokietako kudeatzaileak... Honek ekintza hauek alor guztietatik aztertu eta bai segurtasun eta nutrizio aldetik egokiak direla baieztatzeaz gain, haurrekin egun bakoitzean zer eta nola landu erabakitzeko aukera ematen digu. Menua ez da esperientzia hauetarako lantzen dugun elementu bakarra, jantokia nola apaindu, jateko zein tresna erabili edota patioan zein jolas, eskulan edo ekintza egingo dugun ere landu eta kontuan hartzen dugu. Esperientziari bere osotasunean forma emanez.

Gaur 2019-20 ikasturteko bigarren hiruhileko ostegunak diseinatzeko bildu gara eta esperientzia oso interesgarriak atera dira guztion ideiak bildu. Munduan barrena bidaian joango gara, gure gastronomiako plater tradizionalak dastatu eta koloreekin jolastu ere. Esperientzia guzti hauek bizitzeko prest?

Bitakorara itzuli