Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Esperientzia berriak biziz

Bazkalorduan ikasten jarraitzeko espazioa, elikadura, dinamikak eta jolasa dira Mahi-Mahi proiektuaren bidelagun ohiak. Elementu hauek konbinatuz esperientzia berriak sortzen ditugu, haurrek ikasi eta baloreak finkatzeko.

Eguerdiko esperientziei esker pedagogia ikuspuntu ludiko batetik lantzea lortzen dugu. Ez da ezer hobeagorik haurrek euren kabuz trebetasun berriak bereganatzen dituztela ikustea baino, osasuntsu elikatuz eta ondo pasatzen duten bitartean aurkitzen dituztela.

Esperientzia jantoki eta jolastoki garaien elementu integratzaile bezala lantzen dugu, izan ere beti esperientziaren ildoa jarraituz definitzen ditugu espazio hauetara moldatzen diren dinamikak.

Hezitzaileak dira haurren bidelagun esperientzia hauei forma ematerako orduan. Ekintzak gure pedagogia lantaldeak diseinatzen ditu ikastetxearen helburuak kontuan hartuz. Bertako produktu ekologiko eta garaikoak lagunduta, elikadura ere ikasteko eremu bezala erabiltzen dugu.

Mahi-Mahi ostegunak dira esperientziak protagonista bilakatzen diren momentuetariko bat. Eguneko menuak proposatzen dizkigun plater edo lehengai berriak dastatzera gonbidatzen gaituela aprobetxatzen dugu esperientzia berritzaileak proposatzeko. Jantoki eta patioak girotzen ditugu edota haurrentzat ekintza berriak proposatu. Beti gaude datorren ostegunak zer ekarriko digun zain!

Bitakorara itzuli