Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Elikatuz gozatu

Haurren goseak ez du helduenaren modura funtzionatzen. Zer edo zer jatera behartzea kaltegarria suertatu daiteke askotan elikagaia berari gorrotoa hartuko diotelako. Europa mailan, energia, gantz edo proteina falta duten haurren ehunekoa oso baxua da, aldiz, obesitatea edo bestelako elikadura desorekak ohikoagoak dira. Desoreka hauek mahai inguruan sortzen den giroarekin erlazionatzen dituzten hainbat ikerketa zientifikoak badira.

Bazkalordua lasaitasunez gozatzeko momentua da. Naturala den bezala, haurrak txiki-txikitatik garatzen dituzte euren lehentasunak: elikagai batzuk beste batzuk baino gehiago dituzte gustuko. Euren familia eta euren garapenaz arduratzen diren pertsonek ere denetarik nahi dugu jatea, eta behar bezainbeste. Ez dezatela zenbait elikagai beste batzuen kaltean gehiegi jan.

Haur batek barazki bat edo bi fruta mota bakarrik gustuko baditu ez da arazoa. Garrantzitsuena prestaketa edo osagai desberdinak dastatzeko prest izatea da, eta hau otordua esperientzia gustagarria bilakatuz lortuko dugu. Bazkalordua gozatzeko momentua bilakatzea gure esku dago.

Nola lortzen dugu Mahi-Mahi jantokian? Dinamika berritzaileak barneratuz, espazioa eraldatuz atsegingarriagoa izan dadin, bazkalorduak berezi bihurtuz jolasa eta ekintzen bitartez ikusmina sortuz, janariaren aurkezpena eta errezeta berriak landuz, osagai berriak sartuz eta konbinatuz… Mahi-Mahi-n hainbat eta hainbat dira haurren otorduak gozagarri bilakatzeko aukerak!

Bitakorara itzuli