Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Bueltan dira elikadura tailerrak!

Dagoeneko hasi dugu 2019-20 ikasturteko Elikadura tailerren bira. Askorako nutrizio adituak hiruhilekoan behin Mahi-Mahi ikastetxe eta ikastoletan lantegi bat eskainiko dute aurten ere, haurrek elikaduraren inguruan dituzten ezagutzak handitzeko asmoz. Elikadura osasunari estuki loturik egonda eta honek gure ongizatean duen eragin zuzena dela eta, garrantzitsua da guztiok elikadura ezagutza basikoak barneratzea. Eta asmo horrekin sortu genituen jardunaldi hauek. Elikagai familiak, errazionamendua, zaporeak... gai ugari lantzen ditugu, beti ere modu dibertigarri baina hezitzailean.

Lehen hiruhilekoan dastamena izango da landuko dugun gaia. Jaten dugunak emozioak, sentsazioak, usainak, zaporeak biltzen ditu eta hauek gure dastamen sistemari esker goza ditzakegu. Baina ba al zenekien gure mingainak zapore bakoitza gune ezberdin batean antzematen duela? Gaur donostiako English Schooleko ikasleekin honen inguruan esperimentatzen aritu gara eta gure mingaina eta dastamen sistema gehiago ezagutzen. Ederki pasa dugu gainera!

Bitakorara itzuli