Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Bizitza eta aniztasuna ospatzen ditugu!

Mahi-Mahin bizitza ospatu nahi dugu, daukagunaz eta garenaz gogoeta egin, hau balioan jarri eta gure bizitzaz poztuz. Horregatik eta horretarako gure mahaikideen urtebetetzeak ospatzen ditugu, egun berezi honi jantokian tartea eginez. Egunero jantokian urteak betetzen dituzten pertsonei momentu berezi bat eskaintzen diegu. Urtebetetze eguna egun berezia da, beste urte bat betetzen dugulako, ezagutza, bizipen, sentimendu eta lagun berri ugariz betetako urtea. Hau modu berezian ospatzea ezinbestekotzat jotzen dugu: haurrak urtebetetze egunean etxean bezala senti daitezen eta direnaz harro senti daitezen. 

Eta nola ospatuko dugun bizitza? Haur bakoitzak bere urtebetetze egunean postre berezia izango du, mahai berezi batean gozatuko duen momentua, pertsona guztiak bereziak eta bakarrak garelako. Eta guk aniztasuna maite dugu! Eta postrearekin batera kandelak piztuko ditugu eta jantoki guztiak batera zorionak zuri abestu, bere mahaikideen estima sentiaraziz.

Egun bereziak, zorion egun bilakatuko ditugu!  Zorionak zuri zure egunean, zorionak guri egunero zure ondoan gozatzeko dugun aukeragatik! 

Bitakorara itzuli