Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.Política de Cookies..

Badator buruhandien tourra!

Mahi-Mahi buruhandi tailerraren tourrari hasiera eman diogu: haurrek buruhandiak sortzen ikasi eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute. Buruhandiak haurrentzat erakargarriak izan ohi dira oro har, herri kulturan oso errotua dagoen tradizioa da. Aldi berean jolaserako elementu balioanitza dira, taldean aritzeko gozagarri eta dinamika ugari sortarazten dituztenak. Buruhandien sortze lanetan haurrek beraiek parte hartuko dute oraingo honetan.

Aisialdiko pedagogian aditua den dinamizatzaile bat izango da tailer hau eskolaz eskola eramatearen arduraduna. Tailerrean izena ematen duten LH 3, 4, 5 eta 6ko haurrekin elkarlanean 12 buruhandi sortuko dira ikastetxe bakoitzean, hiru egunetan zehar.

Sormena eta irudimena lantzeaz gain, beste hainbat trebetasun sustatzen dira saio hauen bidez: eskulangintzaren bidezko psikomotrizitate fina, talde lana eta herrietako tradizio kulturalaren sustapena. Zer esanik ez, haurrek primeran pasako dute buruhandiak sortzen dituzten bitartean!

Egindako buruhandiak eskola edo ikastolarentzat izango dira. Ikastetxe bakoitzak hautatuko du buruhandien gaia, librea izan daiteke edo herriko buruhandi edo pertsonaiekin lotura duena, haurrekin batera ere tradizio kulturalaren baloreak lantzeko aukera egon dadin.

Laster izango ditugu emaitzak gure sare sozialetan ikusgai!

Bitakorara itzuli